XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.8 INDAR ZENTRALAK.

Puntu honetan, Naturan sarri ageri den kasu bat aztertuko dugu: indar zentralena.

Ikusiko dugunez, indar zentralen eraginpean gertatzen den higidurak berezitasun interesgarriak ditu.

Lehenik eta behin definitu eginen ditugu indar zentralak.

Indar hauen direkzioa beti dago puntu konkretu bati zuzendurik.

Puntu hori indarren zentrua deitzen da, eta gehienetan bertan kokatzen da ardatzen origena.

Esan bezala, ardatz sistemaren origena indar zentruen harturik indarraren momentua nulua da edozein denbora unean: zeren eta bektoreak elkarren paraleloak baitira.

Honela izateak, inplikazio fisiko interesgarriak ditu.

Momentu angularraren kontserbapenaren printzipioaren arauera. .

Eta delarik, eta elkarren perpendikularrak dira.

Bestalde delakoak direkzio konstantea duenez, izateak esan nahi du, laun batetan dagoela, -ren perpendikularra den launean hain zuzen ere.

Laun horrek 0 puntua dauka.

Horrela, indar zentralen eraginpeko higidura, launa da.

Eta azterketa sinplifikatzeko 0x eta 0y eta ardatzak laun horretan kontsideratuko ditugu.